Izen-ematea zabalik Zubiaurre igeri elkartean

Igeri egiten ongi ikasi nahi al duzu? Uretan, igerilekuan edo itsasoan, segurtasunez moldatzeko gai izatea nahi al duzu? Igeriketa estilo ezberdinak ezagutu eta landu nahi al dituzu?

Zubiaurre igeriketa klubak izena-emateko epea zabaldu du. LH2 mailatik aurrerako haurrei zuzenduta dago igeri eskola, eta helburua da Azkoitiko neska-mutilei igerian ongi egiten irakastea eta kirol eder honetaz lagunartean gozatzeko aukera ematea. Igeriketa eskolan oso modu naturalean ikasiko dituzte haurrek igeriketa modalitate ezberdinen teknikak eta lau estiloetan trebatuko dira. Lehiarako aukera ere izango dute bigarren urtetik aurrera, baina lagunartean ondo pasatzea eta kirolaz gozatzea da garrantzitsuena, betiere norberaren gaitasunetan sakonduz eta horiek hobetuz.

Izena emateko, nahikoa da honako lotura honetan dagoen formularioa betetzea. Dena den, behin-betiko izen-ematea irailean egingo da, gurasoei zuzendutako Zubiaurre igeriketa klubaren funtzionamenduari buruzko bilera bat egin eta gero. Animatu eta zatoz igeri egitera! Kontsultatu hemen taldeen ordutegiak; zalantzak argitzeko, berriz, deitu 641 55 20 12 telefono zenbakira.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide