Zubiaurre igeriketa klubak San Andres egunez antolatzen duen zozketak badu irabazlea. Saria azaroaren 30eko ONCEko zenbaki sarituarekin bat datorrena izan ohi da, eta aurtengoa 22734 zenbakia izan da.
Kepa San Sebastian da txartelaren jabea eta, beraz, sari ikaragarria jasoko du hark: 2.500 euro Herrixen Azkoitiko merkatari elkarteko dendetan gastatzeko. Gozatu sariaz, Kepa!