Datorren asteburuan hainbat igeriketa saiotan parte hartuko dute Zubiaurre igeri elkarteko kideek. Gazteenek, benjaminek eta alebinek, 2014-2010 urte bitartekoek, hitzordu berezia dute igandean, ekainaren 4an. Denboraldia festa giroan agurtzeko aukera paregabea izango dute igerilariek Oñatin (Gipuzkoa) ospatuko den Txantxiku sariketa berezian. Kirolari bakoitzak berak aukeratutako proba batean lehiatuko da, eta puntuazio sistema bat tarteko, kluben sailkapen orokorra egingo dute. 09:00etan beroketak egiteko tartea zabalduko dute, eta 10:00etan hasiko dute lehia.
Bestalde, haurrek, juniorrek eta seniorrek bi hitzordu ezberdinetan parte hartuko dute asteburuan. Batzuek, Gipuzkoako Open saria jokatuko dute. Asteburu osoa iraungo du sariketa horrek, eta Donostian jokatuko da, Paco Yoldi igerilekuan. Besteek, Gipuzkoako Udako sarian hartuko dute parte. Ekainaren 3an, zapatua, ospatuko da txapelketa hori Andoaingo (Gipuzkoa) igerilekuan.
Hona hemen hiru proben serieak: