Zubiaurre igerilari elkarteko Nora Mateos eta Olaia Gaitan igerilariek Tarbesen (Frantzia) jokatu zen igeriketa sarian parte hartu zuten Gipuzkoako Federazioak deituta, eta biek ala biek emaitza oso onak lortu zituzten.
Biek launa probatan parte hartu zuten, eta finaletara sailkatzea lortu zuten. Gainera, hainbat domina eskuratu zituzten, bakoitzak bere kategorian. Mateos bi aldiz igo zen podiumeko mailarik gorenera. Lehena izan zen 50 metro eta 100 metro bular estiloan. Gaitanek, berriz, bigarren postua lortu zuen 50 metro libre eta 50 metro tximeleta estiloan. Bestetik, hirugarren sailkatu zen 100 metro libreko proban. Aipatzekoa, 50 metro tximeleta proban Espainiako Txapelketa jokatzeko gutxieneko denbora lortu zuela.
Kirol lorpen garrantzitsu horiei, bizitako esperientzia aberasgarria gehituta, ezin daiteke ukatu asteburu bikaina pasatu dutela. Gizpuzkoako beste klubetako igerilari kideekin harremanak sendotzeko balio izan die egonaldiak, baita beste herrialde batzutako igerilariekin esperientzia partekatzeko aukera eman ere.
Zorionak, Olaia eta Nora!