Zubiaurreko mutilen taldea txapeldunorde, Gipuzkoako Kopan

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre igeriketa elkartea

Zubiaurre Igeriketa Klubeko senior, junior eta infantil mailako mutilen taldea bigarren postuan sailkatu zen Gipuzkoako Kopa sariketan, Tolosaldea IKT-ren atzetik. Larunbatean eta igandean jokatu zuten txapelketa Tolosako (Gipuzkoa) Usabal kiroldegian, eta Gipuzkoako igeriketa talde gehienak elkartu ziren bertan. Nesken taldeak ere lan bikaina egin zuen, laugarren postua eskuratuz.

Lehiaketa berezia da Tolosakoa, taldekako lana hartzen delako kontuan. Igerilariek probaz proba lortutako puntuazioa batzen da, eta puntu gehien biltzen dituen taldeak irabazten du. Igerilari azkoitiarrek maila ona erakutsi zuten beste behin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide