Zubiaurreko sei igerilarik parte hartuko dute Gabonetako Nazioarteko Igeriketa Txapelketan

Zubiaurre Igeriketa Klubeko sei igerilarik parte hartuko dute Gabonetako Nazioarteko Igeriketa Txapelketan. Ordiziako (Gipuzkoa) Majori Kiroldegian jokatuko da lehia, gaur, abenduak 29, 10:00etan.

Ligue Européene de Natation egutegiaren barruko txapelketa da Ordizia Igeriketa taldeak antolatzen duena, eta elite mailako igerilariak lehiatzen dira. Zubiaurretik joango diren igerilariak ondorengoak dira: Nora Mateos, Nerea Dominguez, Pello Benitez, Julen Ocio, Urko Sudupe eta Enaitz Osa.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide