Entrenatzaileekin harremanetan jartzeko telefono berria

Zubiaurre Igeriketa Klubeko entrenatzaileekin harremanetan jartzeko, telefono berria jarri dugu martxan. Ondorengoa da zenbakia: 641 55 20 12.

Taldeko arduradunei edozein zalantza edo mezu helarazteko, beraz, 641 55 20 12 telefono zenbakira deitu beharko da edota Whatsapp bidezko mezua igorri, ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera, 13:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.

Bestetik, Zubiaurre Igeriketa Klubak COVID-19aren aurrean erabiliko duen protokoloa ere helarazten dizuegu. Ondo irakurtzea eta begiratzea eskatzen dizuegu; ahalik eta neurri zuzenenak ezartzen ahalegindu bagara ere, jakin badakigu ertz guztiak kontuan hartzea ezinezkoa dela, eta, beraz, zuen ekarpenak ongi-etorriak izango dira.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide