San Andres Saria, azaroaren 23an, Azkoitiko igerilekuan

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre igeri elkartea 2019ko azaroaren 15a

Festa eta lehia uztartzen dituen San Andres Saria azaroaren 23an jokatuko da, Azkoitiko Udal Igerilekuan.

15:00etan ekingo diogu sariketari, txikienentzako prestatutako ur-jolasekin, eta, ondoren, 16:00etan, igeriketa probak hasiko dira.  Urtero bezala, Azpeitiko Izarraitz Igeriketa Elkarteko kideak gonbidatu ditugu parte hartzera.

Sariketa irekia da, eta  2008-2011 urte artean jaiotako Azkoitiko eta Azpeitiko haur guztiek dute parte hartzeko aukera, baita igeriketa-taldeetako kide ez direnek ere. Azken horiek, hau da, Zubiaurreko edo Izarraitzeko kide ez diren haurrek, ondorengo helbidean eman behar duten izena: info@zubiaurreigerielkartea.eus.

Sariketa inklusiboa da, eta, beraz, aniztasun funtzional osoari erantzun nahi dio. Iaz bezala, eta aldarrikapen gisa, ‘denok ate berdinetik’ ekimena errepikatuko dugu.

Egin beharreko frogak:

  • 2011n jaiotakoek: 25 m
  • 2010-2009 urteetan jaiotakoek: 50 m
  • 2008an jaiotakoek: 100 m.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide