Argazkiak: Josu Odriozola.
Duela 25 urte guraso talde batek sortu zuen Zubiaurre igeri elkartea, eta gaur festa giroan murgilduta dabil taldea. Izan ere, 25. urteurreneko festa ari dira ospatzen gaur egungo eta orduko igerilariak bat eginda. Goizean igerilekuan hainbat jolas egin dituzte gaztetxoenek. Eguerdian bazkaltzera joango dira taldekide guztiak, eta arratsaldean ere festak jarraituko du herriko plazan. Besteak beste, herriko umeentzako ur jolasak antolatuko dituzte eta taloak eskainiko dituzte.
Argazkiak: Josu Odriozola.