Zubiaurre master taldeak datorren asteazkenean, irailak 10, hasiko du 2025-26 denboraldia. Astean bi entrenamendu egiteko aukera izango dute taldera batzen direnek. Batetik, astelehenean eta asteazkenean, eta bestetik, asteartean eta ostegunean. Parte hartzaile bakoitzak hobekien datorkion ordutegian egin ahalko du entrenamendu saioa, 20:45etik 21:45era bitartean.
Entrenamenduak entrenatzaile propioarekin egiteko aukera izango dute izena ematen dutenek. Gainera, igerileku osoa taldearentzat egongo da erabilgarri entrenamendu ordu horietan. Era berean, igeriketa maila desberdinak lantzeko aukera izango dute taldekideek.
Interesa duen edonork izango du aukera, irailean zehar, bertaratu eta proba egiteko, inolako konpromisorik gabe. Zubiaurre master taldeak dagoeneko irekita du izena emateko epea.
Horretarako, zubiaurremasterrak@gmail.com helbide elektronikora idatzi edo 641 55 20 12 zenbakira whatsapp mezu bat bidali beharko dute interesa duten herritarrek.