Zubiaurre master taldeak astelehenean ekingo dio denboraldiari

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre Masterrak 2024ko ira. 6a, 09:14

Zubiaurre master taldeko kideak.

Izen-ematea zabalik du Zubiaurre master taldeak; izan ere, datorren astelehenean hasiko du taldeak denboraldi berria. Astelehenean eta asteazkenean edo asteartean eta ostegunean entrenatzeko aukera izango dute izena ematen dutenek.

Zubiaurre master taldeak datorren astelehenean, irailak 9, hasiko du 2024-25 denboraldia. Astean bi entrenamendu egiteko aukera izango dute taldera batzen direnek. Batetik, astelehenean eta asteazkenean, eta bestetik, asteartean eta ostegunean. Parte hartzaile bakoitzak hobekien datorkion ordutegian egin ahalko du entrenamendu saioa, 20:45etik 21:45era bitartean.

Entrenamenduak entrenatzaile propioarekin egiteko aukera izango dute izena ematen dutenek, eta igerileku osoa taldearentzat egongo da erabilgarri entrenamendu orduetan. Era berean, igeriketa maila desberdinak lantzeko aukera izango dute taldekideek.

Interesa duen edonork izango du hasierako egunetan bertaratzeko aukera, eta nolako konpromisorik gabe proba egiteko aukera.

Zubiaurre master taldeak dagoeneko irekita du izena emateko epea. Horretarako, zubiaurremasterrak@gmail.com helbide elektronikora idatzi edo 641 55 20 12 zenbakira whatsapp mezu bat bidali beharko dute interesa duten herritarrek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide