Zubiaurre master taldeak irailaren 19an, astelehena, hasiko du 2022-23 denboraldi berria. Astean bi entrenamendu egiteko aukera izango dute taldera batzen direnek. Batetik, astelehenean eta asteazkenean, eta bestetik, asteartean eta ostegunean. Parte hartzaile bakoitzak hobekien datorkion ordutegian egin ahalko du entrenamendu saioa, 20:45etik 21:45era bitartean.
Master taldera batzeko interesa dutenek taldearekin jarri beharko dute harremanetan. Honako aukera hauek dituzte interesdunek taldearekin harremanetan jartzeko:
- Instagrama: @zubiaurremasterrak
- Helbide elektronikoa: zubiaurremasterrak@gmail.com
- Telefonoa: 641 55 20 12
Animatu zaitez gurekin igeri egitera!