Ikusi makusi: Lukas Dhont

Erabiltzailearen aurpegia Zinetogram 2023ko ots. 14a, 16:56

'Close' filmaren irudietako bat. (Sensacine)

20:00etan emango dute gaur, asteartea, Close filmaren zineforuma, Baztartxon. Bi gaztetxoren arteko harremanean oinarritzen da fima.

Gaur, asteartea, Close filmaren zineforum saioa izango da Baztartxon, 20:00etan. Filmean, Leo eta Remi, 13 urteko mutikoak, betiko lagunak dira, baina pentsaezina den gertaera batek bereiziko ditu. Leo orduan Sophierengana hurbilduko da, Remiren amarengana, ulertzen saiatzeko.

Zuzendariak azaldu du hasiera batean filma "gauez filmatzea" zela, baina argiztapena egiteko orduan "arazo" bihurtzen zela. "Ia film osoa ilunabar eta gaueko argiz egina dago, ilundu egiten duten barne-sekuentzia batzuk izan ezik. Niretzat gaua denbora-unitate garrantzitsua da. Beti pentsatzen dugu egunetan, baina egunak oso zifratuta daude, baina, gauean batek ez du denbora guztian lo egiten, batzuetan beste gauza batzuk gertatzen dira bakarrik zaudenean, isilik zaudenean, munstroak agertzen direnean", azaldu du Lukas Dhont zuzendariak. Jarraitu zuzendariaren hitzak irakurtzen, hemen.

Hona hemen filmaren aurrerapen bideoa:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide