Gaur, urtarrilak 3, Zinetogramek antolatutako zineforum saioa izango da Baztartxo antzokian. Unicorn wars filma eskainiko dute herriko antzokian, 20:00etan. Joseba Beristain musikari azkoitiarraren musika duen filma da, eta hain zuzen, antzokian izango da artista filma aurkezten.
Hartzatxo armadak soldadugai gazteak trebatzen ditu unikornioen aurka gerra egiteko, hartzatxoen herriaren segurtasuna mehatxatzen baitute. Azulin eta Gordi anaiak, eskarmentu gabeko errekluta talde batekin batera, misio arriskutsu batera bidaliko dituzte Baso Magikoa salbatzeko. Prest egongo al dira hartz txikiak horretarako?
Honako hauek Alberto Vazquez zuzendariaren hitzak dira: "Animazioak hunkitu egiten du, nahiko basatia, krudela, gerrazalea delako. Kontua da haur ikono horiek direla protagonista. Alde batetik, unikornioak daude, eta, bestetik, hartzatxoak, antzinako gerra erlijioso batean sartuta daudenak. Alegia klasikoen hastapenak eta komikiaren, animazioaren edo haurren lustrazioaren hasierak ekartzen dizkigute gogora. Egoera beldurgarri samarretan jarrita".
Jarraitu irakurtzen, hemen.