Institutuko lau irakaslek esperimentu soziologiko bati ekin diote. Esperimentu horretan, bakoitzak bere gorputzeko alkohol-tasari maila berean eutsi beharko dio, eguneroko bizitzan, bizitzako alderdi guztietan hobetu daitezkeela frogatu nahian.
Teoria baten arabera, gure odolean alkohol kantitate txiki batekin jaio beharko genuke, mozkor puntu batekin, gure burua inguratzen gaituen mundura zabaldu, gure arazoak arindu eta sormena areagotzen delako. Teoria horrek bultzatuta, Martin eta bere hiru lagun –bigarren hezkuntzako irakasle dira hirurak, eta nazkatuta daude– esperimentu batean murgilduko dira; lanaldian, beti intoxikazio etiliko maila berari eutsiko diote. Churchillek alkoholaren eraginpean irabazi bazuen Bigarren Mundu Gerra, nork daki zer egin dezaketen trago gutxi batzuek beraien eta ikasleen alde?