Arantzazun

Erabiltzailearen aurpegia Zakel Zaltuk 2024ko urr. 25a, 08:00

Arantzazuko santutegia. (Euskadi Turismoa)

Zakel Zaltuk saioak 68. atala grabatu du, eta orain entzungai jarri du. Besteak beste, Arantzazuko santutegia izan dute hizpide, baita euskal kultur sortzaileak eta Burrundaie dokumentala ere.

Gu oroitzen ez ginen arren, Jorge Oteiza bizi izan balitz 116 urte beteko zituen egunean batu ginen zakel putzuan. Berlinen hasi eta Arantzazun amaitu dugu zaltoa. Ezohiko orduan elkartu gara eta ezohiko santutegi baten eraikitze lanei buruz jardun dugu: Arantzazu.

Gaur, kultur apostolutzat jo ditzakegun Oteizari, Txillidari zein Basterretxeari eta Ez dok amairu mugimenduko Lourdes Iriondori, Xabier Leteri, Benito Lertxundiri nahiz Mikel Laboari buruz aritu gara. Burrundaie dokumentala ere aipatu dugu. Azaroak elkartuko gaitu berriro. Kro-kro!

Entzun saioa osorik, beheko erreproduzitzaile honetan:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide