Goiko Kalean

Erabiltzailearen aurpegia Zakel Zaltuk 2024ko urr. 3a, 15:11

Azkoitiko Goiko Kalea, 1915ean. (Indalecio Ojanguren/Gure Gipuzkoa)

Zakel Zaltuk saioak 67. atala grabatu du, eta orain entzungai jarri du. Besteak beste, AEBei buruz hitz egin dute, baita Errioxako herrietako festa giroaz ere. Dena den, saioaren zati nagusienean Azkoitiko Goiko Kaleaz aritu dira.

Udazkeneko lehengo hostoak erortzen hasi direnean itzuli gara gure zakel potzura. Prolegomenoek AEBen biran jarri gaituzte, eta gero, Errioxako herrien festa giroak ezagutu ditugu. Ondoren, Azkoitiko Goiko Kaleko giro berezi hura gogoratu dugu, bertan zeuden tabernen eta artisten artean murgilduz. Arantzura bidean galdu gara, baina hurrengo zaltoan bidea aurkituko dugu. Edo ez. Kro-kro!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide