Kanpandorrea eta gerra berri bat

Erabiltzailearen aurpegia Zakel Zaltuk 2024ko mai. 5a, 10:11

Azkoitiko parrokiako kanpandorrea.

Zakel Zaltuk saioak 66. atala grabatu du, eta orain entzungai jarri du. Besteak bestek, Andre Mariaren Jasokundeko parrokiaren kanpandorrea bota zutenekoaz eta gerra berri batez hitz egin dute irratsaioan.

San Isidro egunez elkartu gara potzuan, eta XX. mendeko 40. eta 50. hamarkadetara egin dugu zalto. Tximista (ez gure Tximista) Andre Mariaren Jasokundeko parrokiaren kanpandorrea bota zuenekoari buruz aritu da Jauntxo, eta hark Raimundo Alberdi Abaunzi buruz aritzera eraman gaitu; Juan Jose Larrañaga herriko margolariari buruzko aipua ere egin dugu. Behin prolegomenoekin bukatuta, gerra ondorenarenarekin jarraitu eta 50. hamarkadan murgildu gara. Kro-kro!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide