Otsaileko egun euritsu baten giroan elkartuta, gustura aritu gara gure potzuan Kro-kroka. Prolegomenoak pixka bat luzatu zaizkigu, Azkoitia 700 ekimenaren barruko hitzaldien aitzakian. Ondoren, gure herrian izandako anaien arteko borroka latzak utzitako ondorioak aztertu ditugu, eta gerra ondoreneko antolakuntzei buruz hitz egin dugu, atzerriko delegazioek izan zuten garrantzia azpimarratuz. Azkenik, erreketeen eta falangisten bateratzearen arrazoiak aipatu ditugu. Udaberriak elkartuko gaitu berriro. Kro-kro!