Hibernazio luze baten ondoren, indarberriturik elkartu gara potzu giroan. Prolegomenoek luze jo dute... Sanandresetatik hasita, herriko jai eta ekintza interesgarrienei buruz hitz egiten eta ondorio interesgarriak atera ditugu, baita 'Azkoitia Oroimena' ekitaldiak gugan utzitako sentsazioak elkarbanatu ere. Azkoitia 700 ekimenaren berri ere eman digu Zalduntxok. Azkenik, gerra kontuetan berriro kokatuta, gaurko zaltoa osatu dugu. Erbestealdi latz baten kontakizunekin elkartuko gara berriro otsail amaieran. Kro-kro!