1937az geroztik, uztaileko bigarren igandean ospatu ohi da Urrategiko Amaren eguna, aurten uztailaren 14an. Elizkizunekin, herri kirolekin, bertsolariekin zein erromeriarekin girotzen da Azkoitiko zaindariaren eguna, eta herritar ugari bildu ohi da auzoan. Horren aitzakian, duela 32 urte Urrategiko Amaren egunean ateratako argazkia ekarri du Azkoitia Gukak Zaharrak Berri atalera.
Argazkia 1992ko uztailaren 12koa da, urte hartako Urrategiko Amaren egunekoa. Meza Nagusiaren unean ateratako irudia da, eta herritar ugari ageri da elizkizunean. Gure Gipuzkoa argazki biltegitik hartutako argazkia da.
BIDALI ZURE ARGAZKIA!
Azkoitia Gukak herritarrak animatu nahi ditu etxean gordeta dituzten argazki zahar eta esanguratsu horiek hartu, eta atal honetan partekatzera. Argazkia emailez bidal daiteke–azkoitia@ukt.eus– edo eskura eman daiteke – Kale Nagusia, 62–.