Ohi bezala, aurtengoan ere maiatzean egingo dute Udaberriko dantzarien kalejira Azkoitiko kaleetan barrena, zehazki, hilaren 12an. Horren aitzakian, herrian ospatutako dantzari egunetako bat ekarri du oraingoan Maxixatzenek Zaharrak Berri atalera.
Data zehatza ezagutzen ez den arren, 1950eko hamarkada amaierako argazkia da, Josu Arroitajauregi argazkilariak ateratakoa. Herriko plaza apainduta ageri da bertan, eta plaza erdian, zenbait dantzari ikus daitezke herritarren aurrean dantzan. Euskariana Eusko Jaurlaritzaren argazki artxibotik hartutako argazkia da.
BIDALI ZURE ARGAZKIA!
Maxixatzenek herritarrak animatu nahi ditu etxean gordeta dituzten argazki zahar eta esanguratsu horiek hartu, eta atal honetan partekatzera. Argazkia emailez bidal daiteke–azkoitia@ukt.eus– edo eskura eman daiteke – Kale Nagusia, 62–.