Euskal Herriko Itzulia igaro zen atzo Azkoititik, eta horren aitzakian, herritik igarotako beste txirrindularitza proba bateko argazkia ekarri du Maxixatzenek Zaharrak Berri atalera.
Data zehatza ezagutzen ez den arren, 1960ko hamarkadan ateratako argazkia da, Josu Arroitajauregi argazkilariak ateratakoa. Santa Kutzera bidean aldapan gora doazen hainbat txirrindulari ageri dira bertan, txirrindularitza proba batean. Arroitajauregi Argazki Fondotik hartutako argazkia da.
BIDALI ZURE ARGAZKIA!
Maxixatzenek herritarrak animatu nahi ditu etxean gordeta dituzten argazki zahar eta esanguratsu horiek hartu, eta atal honetan partekatzera. Argazkia emailez bidal daiteke–azkoitia@ukt.eus– edo eskura eman daiteke – Kale Nagusia, 62–.