Azkoitiko Ostiral Santuko prozesioa, 1925ean

Erabiltzailearen aurpegia Zaharrak Berri 2024ko mar. 3a, 09:00

Azkoitiko Ostiral Santuko prozesioa, 1925ean. (Azkoitiko Udal Artxibategia)

1925ean, jada indar handia zuen Ostiral Santu arratsaldeko prozesioak Azkoitian. Egun egiten denaren oso antzekoa izaten zen garai hartako prozesioa ere.

Azkoitiko Ostiral Santuko prozesioek historia luzea dute atzean. XVI. mendean hasi ziren gurutze jaitsiera irudikatzen, eta ekitaldi xume hartatik sortu zen prozesioak egiteko ohitura sendoa. Horiek XVIII. mendean hartu zuten indar berezia, tradizio barrokoari esker.

Ostiral Santu arratsaldez, prozesioan atera ohi dira aingeru, goi aingeru eta penitente txikiak, pasoen inguruan. Argazkian San Gabriel goi aingerua eta aingeru txikiak ageri dira, 1925eko Ostiral Santu arratsaldeko prozesioan. Azkoitiko Udal Artxibategitik hartutako argazkia da, garai hartan F. Williamek ateratakoa.

BIDALI ZURE ARGAZKIA!

Maxixatzenek herritarrak animatu nahi ditu etxean gordeta dituzten argazki zahar eta esanguratsu horiek hartu, eta atal honetan partekatzera. Argazkia emailez bidal daiteke–azkoitia@ukt.eus– edo eskura eman daiteke – Kale Nagusia, 62–.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide