Ikasturtea hastearekin eta udazkena iristearekin batera, atal berria estreinatu zuen Maxixatzenek: Zaharrak Berri argazki zaharren atala.
Hilero, hileko lehen igandean, iraganari begira jarri, eta Azkoitiko aspaldiko argazki bat aukeratu eta partekatuko du atari honetako erabiltzaileekin.
Urtarrilerako, herriaren erdigunearen argazki bat aukeratu du Maxixatzenek, eliz ataria ageri dena: 1940ko argazkia da, artean kanpandorre zaharra zegoenekoa. 1943an, tximista batek eraitsi zuen kanpandorre hura eta 1947an eraiki zuten egun dagoena. Kutxa Fototekaren artxibotik hartutako argazkia da, Pascual Marinek ateratakoa, 1940an.
BIDALI ZURE ARGAZKIA!
Maxixatzenek herritarrak animatu nahi ditu etxean gordeta dituzten argazki zahar eta esanguratsu horiek hartu, eta atal honetan partekatzera. Argazkia emailez bidal daiteke–azkoitia@ukt.eus– edo eskura eman daiteke – Kale Nagusia, 62–.