Etorkizuna alda dezakegu?

Emakume bat pentsakor. (Unsplash)

Yolanda Larrañaga kolaboratzaileak iraileko Azkoitia Guka aldizkariaren Errematea atalerako idatzitako iritzi artikulua da honakoa: 'Etorkizuna alda dezakegu?'.

Jakitun askok esan ohi dute aurrerantz egiteko atzean utzitakoa ahaztu behar dela, gainditu behar dela iragana etorkizuna eraiki ahal izateko. Begiak itxi eta atzean duguna ahaztu, alegia.

Guztiok dugu iragana eta etorkizun oparo bat egiteko ilusio eta itxaropena, nahiz eta beti ez izan posible. Heriotza bizitzaren eskutik doa jaio bezain laster. Bizitzari alda diezaiokegu noranzkoa edo ibilbidea, baina heriotzari ezin alde egin ate joka datorkigunean.

Bizitzan erabaki asko hartu behar izaten ditugu, bi norabideren artean erabaki behar izaten dugu askotan, ezker edo eskuina aukeratu, asko pentsatu eta meditatu ondoren batzuetan, eta itsu-itsuan beste batzuetan, jakin gabe zergatik hartu dugun erabaki bat edo bestea. Gure aldartearen arabera ere erabaki desberdina hartzea ohikoa da.

Erabaki horiek aldatu ohi dute gure bizitzaren noranzkoa, noski, noraezean doan noranzkoa batzuetan edo helmuga tinko eta zehatz bat duen noranzkoa besteetan.

Damutu al zarete inoiz etorkizunari buruz hartutako erabakiren batekin? Pentsatu al duzue noizbait beste era bateko erabakia hartu izanez gero etorkizun hobe baten aurrean egongo zinetela?

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide