Zergatik?

Yolanda Larrañagak otsaileko Maxixatzen aldizkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Zergatik?'.

Zergatik begiratzen didazu gaizki?

Munduaren erdiak ez dio egoki begiratzen beste erdiari. Milaka arrazoirengatik, noski. Batzuetan, ideologia politiko desberdina edukitzea nahikoa da; beste batzuetan, joera sexual desberdina duelako, beste hizkuntza, erlijio edo kultura bat duelako... Ingurura begiratuta, milaka adibide aurkitu ditzakezue segur aski. Guztiok gurea dela onena uste ohi dugu, desberdin pentsatzen edo sentitzen duen hori dagoela oker; ni naizela egoki pentsatzen eta jokatzen duena, nirea dela arrazoi osoa eta horregatik eskubidea dudala bestea mespretxatzeko, gutxiesteko.

Baina... beti ni ote naiz arrazoia duena? Pentsatzen eta sentitzen dudan bezala sentitu behar du munduaren beste erdiak errespetatua sentitzeko? Ez ote dira libreak ideologia, sexu aukera, hizkuntza...?

Inoiz ez zarete penatuta geratu norbaiten errespetua ez duzuelako jaso, ez zaretelako ongi etorriak izan talde desberdin batean edo gaizki begiratu dizutelako? Une batez, gure barrenera begiratzea nahiko nuke. Kalte edo goibeltasun hori ez badugu jaso nahi, ez dezatela besteek ere jaso. Errespetuarekin eta ongi nahiarekin, mundu zoriontsuago bat lor dezakegulako. Elkarrekin borrokatu beharrean, elkar ulertu gaitezen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide