Jone Sudupe txapeldun, Euskadiko XXXIX. Eskolarteko Kirol Jokoetako 3.200 metroko proban

Erabiltzailearen aurpegia Xeye atletismo taldea

Jone Sudupe azkoitiarrak infantilen Euskadiko XXXIX. Eskolarteko Kirol Jokoetako 3.200 metroko proba irabazi du. Korrikalari gazteak hamar minutu eta 25 segundotan bukatu du proba, eta beraz, berarentzat izan da podiumeko lehen postua. Argazkian, podiumean ageri da Sudupe, domina lepotik zintzilik duela.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide