Bertsoa paperean

Herriko Gabonak

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Aldalur Mujika 2022ko abe. 25a, 11:57

Xabi Aldalur Erniarraitz bertsozale elkarteko kideak abenduko Maxixatzen aldizkarirako egindako bertsoak: 'Herriko Gabonak'.

  • Gaia: Herriko Gabonak
  • Doinua: Mutil koxkor bat itsuaurreko

Gure herriko denda bateko

eskaparateko jiran

jarritakoak atentzioa

ta kezka sortu zizkidan

leiho barruko Papa Noelak

barrez begiratzen zidan

Happy New Year ta Merry Christmas

koloretsuak segidan

pentsatu nuen ea Gabonak

noiz eta non hasten ziran (bis).

 

Dena argia ta dena festa

izaten da Gabonetan

baina guztiak ez du balio

kontsumo garai honetan

kontzientzia ta poltsikoa

izan beharko alertan

beraz Herrixen gasta dezagun

bertakoa eta bertan

euskara eta euskal kultura

ez daudelako ofertan (bis).

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide