GAIA: Sare sozialak
DOINUA: Gure munduko bizimodua
Gaur egunean informazio
gehiegi doa sarera
Sarri bi aldiz pentsatu gabe
klik egin eta aurrera
Behartzen gaitu urrezkoa den
denbora asko galtzera
Urte gutxitan ez ote doa
dena zuritik beltzera
Teknologia aurrera doa
eta mundua atzera
Oporretara joan ezkero
behar nautenez ikusi
Argazki on bat atera eta
igo gabe ezin utzi
Ba al dakigu zer eta nori
nahi diogun erakutsi
Argi ibili beharra dago
muga hori ez dadin hautsi
Saretik asko izan dezake
eta sozialetik gutxi