Danborrada eginda iragarri dituzte sanandresak Xabier Munibe ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

Ehunka ikasle eta irakasle atera dira arratsaldean ikastolaren atarira, danborrak astintzera. Eguraldiak lagunduta, dotore aritu dira danbor jotzaile guztiak. Haiek ikusteko jendetza bildu da atariaren hesiaz bestalde. 

Sanandresen atariko danborrada egin dute gaur, ostirala, Xabier Munibe ikastolan; modu horretan iragarri dituzte han herriko festak heltzear direla. Ikastolako ikasleak, irakasleak eta hezitzaileak atarian elkartu dira arratsaldean han, Azkoitiko danborradan ohikoak diren hainbat pieza jotzeko. 

Guraso ugari elkartu da atarian, beren seme-alabak ikusteko asmoz. Ikasleak mailaz maila eta gelaz gela atera dira atarira, kolore gorriko, urdineko edo zuriko arropak jantzita. Banderadunen eta zuzendarien aurrean jarrita, danbor hotsez girotu dute ikastola.

Ikusi argazki guztiak, hemen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide