Ikastolako ikasleen ikuskizunekin gozatu dute egoiliarrek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

Hainbat ikasle, dantzan, egoiliarren aurrean.

San Jose Astearen barruan, atzo Xabier Munibe Ikastolako ikasleen bisita jaso zuten egoitzako egoiliarrek.

San Jose Astea ari dira ospatzen izen bera daraman herriko adinekoen egoitzan, eta atzo, osteguna, Xabier Munibe Ikastolako hainbat ikasle izan ziren bertan, beraien trebetasunak erakusten. Arratsalde ederraz gozatzeko aukera izan zuten egoiliarrek eta egoitzara gerturatu ziren guztiek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide