Xabier Munibe ikastolako ikasleek Gurea pilotalekua goraino bete zuten joan zen astean bi egunez, ikasturte amaierako jaialdiarekin. HHko eta LHko ikasleek saio bana eskaini zuten ostegun eta ostiral arratsaldean, eta musika eta dantza uztartuz, giro paregabea izan zuten han elkartutako ehunka lagunek. Argazki eta bideo gehiago ikastetxearen webgunean ikus daitezke.