"Euskal Herriari, euskarari, laguntzeko asmoz sortu genuen ikastola. Oso zigortuta zegoen gure hizkuntza eta indartu egin nahi genuen. Gure garaian, eskolan euskaraz hitz egiten bagenuen eraztun bat jartzen ziguten, eta euskaraz hitz egiten zuen hurrengoari pasa behar izaten genion. Klasearen amaieran zigorra jasotzen zuen eraztuna zuenak.
Herriko jende gehiagok ere ikastolan ikasteko apustua egin zuela ikusita, guk ere pausoa ematea erabaki genuen; gure seme-alabak, Koldo eta Mirentxu, izango ziren ikastolako lehenengoetariko ikasleak. Oso gustura eta harro gaude eman genuen pausoaz. Gure seme-alaben hezkuntza oso ona izan zen, profesionalki ondo garatzea baimendu die.
Gaur egungo Xabier Munibe Ikastolaren eraikina ikusita harrituta eta aho zabalik gelditu gara, oso handia da; zer nolako arkuak dituen!".
2021eko abuztuaren 31n hil zen Pepita.