Hitz hutsalduak

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2021ko mai. 10a, 09:15

Xabier Euzkitzek Noticias de Gipuzkoa egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: Hitz hutsalduak.

Birritan izan gara Kolonbian, baina ez gaitu herrialdearen ederrak eraman. Bogotako zubipe batean jaiotako neskatxa baten bila joan ginen duela ia hamasei urte, eta alabaren beraren bilaketak eraman gintuen iaz. Non jaio zen ikusi nahi zuen, zein hiritan pasatu zuen bizitzako lehen urtea; nolakoak diren kolonbiarrak, zer sentitu eta arnasten duten. Muisca indigenen jatorrizko Bacatá urrun hartan, jendarte hurbil eta abegitsua aurkitu zuen, erroez harro sentitzeko modukoa. Urtebete geroago, herrikideen minaz negar dagi. Kolonbia bere buruaz berradiskidetze prozesu etengabean bizi da. Bake-itun batek ez du, besterik gabe, gatazka eta ezinegon oro onbideratzen. Pandemiak are gehiago ahuldu du lehendik ere hainbat arazo zituzten herritarren eguneroko bizitza. Desberdintasun sozialek dute herrialdea laurgitzen, ustelkeriak agintea pozoitzen, nagusikeriak gizarte-kohesioa xehatzen, eta azkenean, berez hain larria ez lirudikeen zerga-erreforma proposamen batek eztandarazi du egoera.

Noticias de Gipuzkoa egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide