Irakasle baten txioa da, egunotan irakurria. Ayer me dijo una niña: profe, mi padre te ha buscado en Google para ver dónde estudiaste y de qué pie cojeas. Mezu hori idatzi duena gure seme-alaben maisumaistra balitz, bageneukake kezkatzeko motiborik. Izan ere, neuk jarri behar izan dizkiot azentu-markak txioari. Baina ez dirudi gurasoaren arrangurak hortik datozenik: Creo que Historia debe ser la única asignatura en la que se den ese tipo de cosas, lo cual demuestra que a nivel usuario se piensa que la historia es un relato. Zelatatua historia-irakaslea da. Matematika irakatsiko balu, edo gimnasia, ez litzateke inoren susmoen jomugan egongo, baina historia beste kontu bat da.
Gaur gauerako nazi ohi baten elkarrizketa iragarri dute La Sexta katean. Jada aurreratu dituzte zenbait zati. Haren aitak, semeak nerabe zela erakusten zituen joerez kezkaturik, Schindler-en zerrenda filma ikusarazi omen zion. Neoazi ohiak aitortu duenez, algaraka ikusi zuen filma, baina ez omen zuen han agertzen zirenen sofrikarioaz trufatzeko xederik, istorioa bera iruditzen zitzaion barregarria. Asmatua. Holokaustoari cuentocausto deitzen bide zioten beren arteko bileretan. Zenbaiten kontakizunak aise lortu du duela hamarkada gutxi gertatutako genozidioa askoren begietara zalantzagarri bihurtzea. Beste zenbaitenak Francoren altxamendua eta diktadura justifikatu edo urardotzea bezain erraz. Beste basakeria batzuk zuritu eta "testuinguruan jartzeko" ahaleginak ere etengabeak dira gure inguru arras hurbilean.
Noticias de Gipuzkoa egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.