Tuntun-paela

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2021ko api. 26a, 08:00

Xabier Euzkitze.

Xabier Euzkitzek 'Noticias de Gipuzkoa' egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Tuntun-paela'.

Neska gazte pertxenta baten bideoa bidali dit adiskide batek, ohar eta guzti: ikusi aurretik, ondo hartu arnasa. Bea Fanjul ageri da, PP alderdiko diputatua da Espainiako Gorteetan eta Nuevas Generacioneseko lehendakari hautatu berria. Sofa batean ageri da, oso modu informalean, hanka bat tolestuta eta irribarrez. Ez dakit nor den galdezka ari zaiona, baina Fanjul eroso dagoela dirudi. Honatx galde-erantzunak:

Dices que quieres ser la próxima lehendakari.
- Sí, ¡claro!
- Pero... ¿hablas euskera?
- No.
- Entonces, es un poco difícil ser lehendakari, ¿no?
- Nooo, me cargaré las imposiciones esas absurdas que tienen.

Hamabi hitzetan jarrera eta pentsakera beldurgarri bat islatzen du. Batetik, ez jakitearen harrotasuna erakusten du, ezjakintasunaren apologia lotsa izpirik gabea. Fanjulek 29 urte ditu. Eta euskaraz badakien galdetuta, no erantzuten du. Ez lo entiendo, pero no me suelto a hablarlo edo horrelakorik, ez. No.

Noticias de Gipuzkoa egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide