Benetako hizkera

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2021ko mar. 15a, 07:48

Xabier Euzkitze.

Xabier Euzkitzek 'Noticias de Gipuzkoa' egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Benetako hizkera'.

Azkoitian pilota jaialdi dotorea izan zen otsailaren 5ean. Hara joan ziren lagun bakanek zinematik irteten ari zirenekin egin zuten topo. Askoz arnasa handiagoko lekua da frontoia, baina harako sarbiderik ez zegoen, zinemarakoa libre. Ez dira erraz ulertzeko kontuak.

Ikuslerik gabeko garaiotan, pilota partidak ere oso desberdinak dira. Artekarien trabes-hotsik ez; tantorik ikusgarriena egin eta txaloak jotzeko jendea falta; harmailetako harrabotsa eta xaribaria eskas... Pilotaren hotsa eta pilotarien garrasiak, aldiz, egundo baino ozenago entzuten dira. Ikusle batek baino gehiagok esan didate nondik atera duten pilotariek horrelako oihuak egiteko joera. Ez dut uste lehen baino orro handiagoak egiten dituztenik, entzun egiten dira aise gehiago. Ez builak bakarrik, baita solasak ere, eta ez dira beti batzuek nahi genukeen mintzairan eginak izaten.

Noticias de Gipuzkoa egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide