25 urte igaro dira ETAk Montxo Doral hil zuenetik. Ertzaina, abertzalea, aita. Igeltseroa eta españolista izan balitz, eta haurrik izan ez balu, berdin-berdin salatu beharreko basakeria, etika falta eta larritasun berbereko ekintza. Ulergarria da geografikoki zein ideologikoki gertuko dugun norbaiten hilketak zirrara handiagoa eragitea, onartezina irmotasun berberaz ez gaitzestea.
Montxo ez nuen ezagutzen, baina hilketa hark boztizki inarrosi ninduen. Ondorengo egun eta asteetako zurrunbilo mingarrian, bi bidetatik etorri zitzaizkidan Montxoren oroimenezko bertso eske. Eskaeretako bat ezagun batek egin zidan, telefonoz. Beste eskatzailearekin aurrez-aurre geratu nintzen. Egun hartan besterik ez nuen ikusi. Handik bost urtera tiroz hil zuten. Mikel Uribe ertzaina zen.
Noticias de Gipuzkoa egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.