Matalaz Hasel

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2021ko ots. 22a, 08:06

Xabier Euzkitze.

Xabier Euzkitzek 'Noticias de Gipuzkoa' egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Matalaz Hasel'.

Ez da erraza XVII. mendeko Zuberoan kokatzea, gizarte haren katramilak interpretatzea, orduko xiberotarren larruan sartzea. Luis handia erregeak zenbait erabaki murriztaile hartu zituen, Zuberoako foru eta eskubideak indargabetu eta estatu zentralista bat sortzea xede. Zuberoako gorteetako ordezkarien artean ez zen adostasunik izan eman beharreko erantzunaz. Orduan agertu zen Bernard Goienetxe apaiza, Matalaz sonatua. Haren gidaritzapean burutu zen 1661eko ekaineko altxamendua; 7.000 matxinok Maule hiria eta gaztelua setiatu zituzten eta nobleziak Bordeleko armadaren laguntza eskatu behar izan zuen. Urriaren 12an izan zen borrokaldia, matxinoek galdu egin zuten. Matalaz Mauleko gazteluan epaitu zuten eta Lextarreko plazan moztu zioten lepoa. Haren burua gazteluko kanoi batetik zintzilik eduki zuten hainbat egunez, herritarren zentzagarri.

Noticias de Gipuzkoa egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide