Osasun zentroetan ia urtebete daramate arnasarik hartu ezinik: neke fisikoa, psikologikoa, ziurgabetasunaren zama gaitza, lehen lerrokoen auto-isolamendua, herritar askoren jokaera arduragabeen konstatazioak eragindako ernegua, hainbat erabakirekiko desadostasuna, azken asteotako bilakaera makurrak eragindako presio erantsia... Gure anbulatorio eta ospitaleetan diharduten beharginek inoiz irudikatu gabeko muturreraino eraman behar izan dituzte konpromisoa eta zerbitzurako bokazioa. Isildu ziren zortzietako esku-zartak, lausotu zen haienganako esker ona. Txalo zaparradak baino nahiago izango dute, hain segur, gutariko bakoitzaren erantzukizun pertsonal eta soziala, baina ardurak eskatzeko errazagoak dira hartzeko baino. Zertarako egin bost minutuko gogoetarik "agintari ustelak!" oihu egiteko bi segundo aski izanik?
Noticias de Gipuzkoa egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.