Duela lau urte iragarri nuen ez nuela uste Donald Trumpek lau urte iraungo zuenik. Hain da eroa, oinarrizko zuhurtziarik gabea, supiztailea eta pistoleroa, ez baitzitzaidan iruditzen demokrazia sustraitutako herrialde baten gobernuburu luzaroan iraun zezakeenik. Hainbeste eta hain larriak dira egin eta esan dituen basakeriak! Behin baino gehiagotan salatu izan du, froga bakar bat aurkeztu gabe, 2016ko hauteskundeetan telefonoa zelatatu ziotela, Obamaren aginduz; The Washington Post hedabideak Trumpek 2005ean emakumeei buruz esandakoak zabaldu zituen: "Izarra bazara, edozein emakumeri hankartea ukitzen ahal diozu"; MSNBC kateko Joe Scarborough kazetaria salatu zuen, bekadun bat hil izanaz salatu ere, inolako frogantzarik gabe; 2017an, ikur konfederatuak arrazakeriaren eta esklabutzaren sinbolo direnak kentzen hasi zirenean, horrek pena ematen ziola jakinarazi zuen; immigrazioaren eta musulmanen aurkako Britain First talde ultraeskuindar britainiarrak Twitter bidez hedatutako bideo baztertzaileak birtxiotu zituen.
Noticias de Gipuzkoa egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.