"Gera asi da"

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2020ko aza. 16a, 07:47

Xabier Euzkitzek 'Noticias de Gipuzkoa' egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: "Gera asi da"

Sarean irakurri dut Mendebaldeko sahararren eta Marokoren artean lehertu den gerra sahararrek nahita probokatua izan dela, Guerguerateko pasabidea blokeatu baitute. Han bildutako militanteek egin dutena denbora asko ez dela txaleko horiek egin zuten Biriatuko mugan, edo independentista katalanek La Jonqueran. Horixe aski zuen Marokok armada bertara bidali eta bere nagusitasun militarraren erakustaldiak egiteko. Gaiaz informatuta ez daudenek ezin dute imajinatu ere egin sahararrek zenbaterainoko zapalkuntza bizi duten euren jatorrizko lurrean, lurralde okupatuetan.

Otsailaren 27a egun handia da beraientzat, 1976ko egun horretan aldarrikatu zuten Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa. Ospakizun horren kariaz Marokok kolonizatutako edozein hiritan manifestaldiren bat egitea otutzen bazaie, ondorioak lazgarriak izan ohi dira. Esate baterako, poliziak kolonoak eraman izan ditu saharar baten denda aurrera. "Denda hau saharar batena da. Zigorra merezi du, egizue nahi duzuena." Eta kolonoek, barruan zegoen dena ebatsi ondoren, dendari su eman izan diote, poliziak irriz begiratzen zuen bitartean. Egun argitan, inpunitate osoz. Zenbat eta publikoagoa, orduan eta "zentzagarriagoa" izango da zigorra, eta hainbat argiago erakutsiko zaie eguzkia ezkutatu ondoren gerta lekiekeenaren mehatxua.

Noticias de Gipuzkoa egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide