Xabier Amuritzak mistika pixka bat kendu bazion ere –bertsoak egiten irakats eta ikas daiteke, Hiztegi Errimatua...–, inprobisazioak, edozein egoeratan ezerezetik zerbait sortzeko gai izateak, beti izan du misterio eta magia kutsu bat. Jakina, bertsolariak sekula ez du ezerezetik sortzen. Berezko dohain harrigarri edo kamutsagoen atzean beti egoten da aurrez egindako lanaren oinarria, luzaroan ureztatu eta ongarritutako lurraren babesa: errima almazena, bertso zaharrena, doinutegia, bere modutsukoekin landutako dialektika, arrazoiketa, hizkuntza landu eta ontzeko ahalegina, diskurtsoa saio bakoitzean aurrean dituen entzuleen soziologiaren arabera moldatzekoa... To ezereza! Lanketa horrek guztiak mila amarru eta tranpatxoz jabetzeko bidea ere ematen du.
Noticias de Gipuzkoa egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.