Atzo minutu surrealistak bizi izan genituen erredakzioan. Ni baino gazteagoko neska bat herrenka sartu zen. Neu ere halaxe nenbilela esan nion, lasterka serieak egiten ari nintzela bikian sekulako ziztada eman eta haragietena nuela. "Serieak egiten?", erantzun zidan, "niri oinez normal-normal nindoala gertatu zitzaidan!". Geroxeago beste lankide bat sartu zen, hura ere parte onekoa ez zen ibileraz. Horren harira kontatu zuen beste lankide batek berari gertatu zitzaiona. Lagun batek iztarrean egindako zimikoak susto galanta eman, nonbait. Sustoaren ondorioz egindako gorputz-astinaldiak sorbaldan egundoko aberia eragin, eta lau hilabeteko baja agindu medikuak. Badut beste lagun bat ere, lo zegoela ohean postura aldatzen hasi eta zuntz-haustura izandakoa. Ederrak gaude zortziko kubikoari heltzeko...
Noticias de Gipuzkoa egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.