Inoiz baino beharrezkoagoa begitan-tzen zait tasunak eta keriak bereiztea. Esate baterako, xinpletasunaren beharra azpimarratu eta xinplekeriei iskin egitea. Joxemari Aranaldek aparteko ezagutza zuen zenbait gaitaz. Bertsolari handi bati buruz mintzo ginela, braust bota zidan: "Erremate xinplea falta dik!". Arrazoi zuen, arrazoi bete-betea.
Luis Aragones futbol entrenatzailea ez zen konplikazio handiko pertsona, azalpenak xinple eta garbi eman eta eskatzen zituen. Ibilbide oparoa izan zuen, futbolari zein entrenatzaile gisa. Hark esana da: "Futbola oso kirol xinplea eta erraza da, horregatik du hainbesteko arrakasta".
Espainiako La Sexta telebista katean ohiko gonbidatua dute Miguel Angel Revilla, Kantabriako presidentea. Neuri demagogo merke bat iruditzen zait, aspertu egiten nau, baina bistan da gaitzeko menta duela, bestela ez lukete hain maiz eramango. Karisma deitzen duten dohain ezkutu hori izango da beharbada. Nire ustez, ordea, xinpletasuna da haren arrakastaren oinarri. Gauzak konplikaziorik gabe esaten ditu, motzenak ulertzeko moduan.
Noticias de Gipuzkoa egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.