Gertakari garrantzitsuak oroimenean itsatsirik geratzen zaizkigun haiek omen dira. Aldi berean, gehiegizko balioa ematen diogu memoriari. Nireak, behin behar eta, huts egin dit. Duela 40 urteko balentria, euskal espedizio batek munduko gailurra erdietsi zuenekoa, tatxarik gabeko lorpentzat nuen.
Euskal herritarrok Everesteko tontorrera heldu ginen, eta goraino iritsi zen espediziokide bakarrak euskaraz eman zien gainerakoei lorpenaren berri: "alletu naz, alletu naz. Gora Euskadi askatuta! Gora Euskadi antinuklearra!". Familian, lagunartean nahiz eskolan harrotasunez ospatu genuen. Ez zen 12 gazteren arrakasta soilik, euskaldunon garaipena zen, herri-sentipenak errotuta ditugunona.
Noticias de Gipuzkoa egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.