Helburuak eta irakurketak

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2020ko mai. 11a, 09:21

Xabier Euzkitze.

Xabier Euzkitzek 'Noticias de Gipuzkoa' egunkarian idatzitako iritzi artikulua: 'Helburuak eta irakurketak'.

 

Asko dira, zorionez, gure herrietan lan estimagarria egiten duten mugimendu eta elkarteak. Ezagutzen dut zientziaz jardunaldi mamitsuak antolatzen dituen bat. Azken saioan koronabirusak sortutako egoera izan dute aztergai. Youtube bidez egin dute, zuzenean, bakoitzak bere etxetik ziharduela. Bi aditu eta lau galdegile. Bi adituetako bat euskaraz maila eta jario handikoa, bestea belarripresta. Galdegileak denak euskaldun zaharrak. Horietako batek egin ditu aurkezpen eta koordinazio lanak. "Arratsalde on!" esanez abiatu du saioa, eta "eskerrik asko!" esanez amaitu. Tartean ia ordu eta erdi erdara hutsean. Youtubek horretarako ematen duen aukera baliatuz, ikusleetako batek galdera hau egin du: "Zergatik hainbeste euskal hiztun erdara hutsean?" Erantzuna antolatzaileetako batek bidali dio biharamunean. 904 bisita izan ditu emankizunak. 83 Madriletik sartu dira, 43 Santa Cruz Tenerifekotik, hemeretzi Valentziatik, bederatzi Mexikotik, sei AEBetatik, bost Argentinatik, hiru Herbehereetatik, bina Erresuma Batutik, Frantziar estatutik eta Alemaniatik, eta bat Austriatik. Datu horiek antola-tzaileen hautua indartzen dute: "Hor daukazu erantzuna.

Noticias de Gipuzkoan argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide