Biba zuek

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2020ko api. 6a, 09:06

Xabier Euzkitze

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua: 'Biba zuek'.

Galdera zailik ez dago, erantzunak izaten dira zailak. Erantzun zaileko galdera asko egiten dizkigu etxeko txikienak. Eta logika handikoak. Lehengoan, brau bota zidan: "eta orain nola moldatzen dira lapurrak?" Lapur txikiez ari zen. Gaizkintza mota horrek beherakada nabarmena izan du, baina lapur handiek berdintsu jarraitzen dute. Txirritak ederki bereizi zituen batzuk eta besteak: Lapur txikiyak kastigatzeko nun-nahi badago kartzela, kupira gabe ematen zaio denbora askoko itzala, esanaz "egindako okerrak hantxen pagatu ditzala"; haundiyak libre ikusten dira pasiuan dabiltzala, ez projimua maite bagendu gere burua bezela. Gaizkintza ez da lapurretara mugatzen. Orain fake news deitzen zaien horiei beste era batera deitu izan zaie euskaraz: gezurra eta zikina.

Noticias de Gipuzkoa egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide