Doluaz

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2020ko mar. 30a, 10:04

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua: 'Doluaz'.

Egunotan asko oroitzen ari naiz Joxemari Aranaldez. Egunero dozenaka lagun agurtzen zituen, ganoraz agurtu ere: gizasemeei bostekoa, emaztekiei eskuan muin. Asko kostako zitzaiokeen urruntasun honetara ohitzea. Badugu beste lagun min bat, Leire, arau berriok eman zituztenean gustura hartu zituena. "Niretzat ezin aproposagoak dira", esaten zigun hasieran, "badakizue ni antisozial hutsa naizela, ez ditudala gustuko muxu eta besarkadak, eta askoz erosoago nabil arauokin". Guk ongi dakigu ez zaizkiola muxu eta besarkadak gustatzen, ez dela zurikeria zalea, baina lehorra izatea ez da antisozial izatearen sinonimo, ezta hurrik eman ere. Leire medikua da, eta aspaldiko egunetan leher eginda dabil, koronabirusak eragindako egoerak gaindituta, gizarteari emana. Atzo urteak zituen.

Noticias de Gipuzkoa egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. Osorik irakurri.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide